viernes, 29 de enero de 2016

Orona enpresari egindako bisita

Aurreko otsailak 26an, Orona enpresari bisita egin genion bere diseinu eta fabrikazio prozesua aurrez aurre ezagutzeko. Produkzioaren programazioko 2. mailakoak ikasleek eta Diseinuko 1. mailakoek hartu zuten parte eta igogailuen fabrikaziorako jarraitzen den salmenta, diseinu planifikazio eta fabrikazio prozesuak azaldu zizkiguten. Oronaren barne antolaketa sistemari esker, gai dira egunero 40 igogailu fabrikatzeko, horietako bakoitza neurrira egindako produktu bat izanik. Maila honetako pertsonalizazioa gauzatzeko, ezinbestekoa da produktuaren parametrizazioa lantzea eta, beraz, diseinu eta fabrikazio prozesuen arteko lotura estua ulertzeko adibide ezin hobea da.
Bisita bi zatitan banatu zan: ekoizpen plantari egindako bisita eta Orona fundaziora egindakoa. Ekoizpen plantan Just In Time ekoizpen modeloa ezagutzeko aukera izan genuen, hau da: igogailuen zati bakoitza nola muntatzen den ikusi genuen eta espedizio gunean zati desberdinak nola iristen diren egiaztatu genuen; hau da: planifikazio modelo aurreratu bat aurrez aurre ezagutu genuen.

Ondoko argazkian Fabrikazio Mekanikoko ikasleak igogailuen probetarako erabiltzen den dorrearen aurrean ikus ditzakegu.
Bisitaren bigarren zatian, Orona Fundazioa ezagutu genuen. Bertan, enpresa taldearen datu esanguratsuenen berri jaso eta Fundazioak garatzen duen lan kulturala ikusi genuen, besteak beste, inguruko baserritarrekin lortutako akordioak, ikastetxeekin egindako bisitak edo Donostiako Zinemaldiarekin egindako zinema emanaldiak.
Ondoko argazkian, Diseinu eta Fabrikazio Mekanikoko ikasleak Ideo eraikinaren aurrean ikus ditzakegu. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.